Basque subtitles for clip: File:Ikusgela – Simone de Beauvoir - ca.webm

From Wikimedia Commons, the free media repository
Jump to navigation Jump to search
1
00:00:05,375 --> 00:00:08,166
Emakume ez da jaiotzen: egin egiten da.

2
00:00:08,191 --> 00:00:11,392
Ezein destino biologikok,
psikikok, ekonomikok

3
00:00:11,392 --> 00:00:14,933
ez du definitzen gizaki
emeak gizartean duen irudia

4
00:00:14,933 --> 00:00:17,466
zibilizazio osoak sortzen du

5
00:00:17,480 --> 00:00:19,735
Gaurkotasunik galdu ez duen gogoeta hau

6
00:00:19,802 --> 00:00:22,268
1949koa da.

7
00:00:22,280 --> 00:00:24,455
Simone de Beauvoirrek idatzi zuen,

8
00:00:24,480 --> 00:00:27,042
Bigarren sexua izeneko saiakera liburuan.

9
00:00:27,619 --> 00:00:30,435
Filosofoa, saiakera idazlea, nobelagilea,

10
00:00:30,460 --> 00:00:32,235
idazlea, kazetaria…

11
00:00:32,279 --> 00:00:34,203
hori guztia izan zen Beauvoir.

12
00:00:34,203 --> 00:00:37,105
Gaur egun, feminismo
garaikidearen oinarrian

13
00:00:37,105 --> 00:00:41,188
dauden hainbat ideia garatu
zituelako ezagutzen dugu nagusiki.

14
00:00:41,202 --> 00:00:43,202
Baina nor izan zen, Beauvoir?

15
00:00:43,227 --> 00:00:44,893
Zer dakigu bere bizitzaz?

16
00:00:44,894 --> 00:00:47,480
1908an jaio zen,

17
00:00:47,494 --> 00:00:48,494
Parisen,

18
00:00:48,499 --> 00:00:51,489
familia aberats eta
katoliko baten babesean.

19
00:00:51,489 --> 00:00:54,556
15 urterako, bazekien
idazle izan nahi zuela,

20
00:00:55,010 --> 00:00:58,135
eta sinesduna izateari
utzia zion dagoeneko.

21
00:00:58,642 --> 00:01:02,602
Sorbonako Unibertsitatean
ikasi zuen Filosofia, Parisen

22
00:01:02,903 --> 00:01:05,961
Garaiko intelektual ugari
ezagutu zituen bertan,

23
00:01:05,961 --> 00:01:07,881
baita Jean Paul Sartre ere:

24
00:01:07,881 --> 00:01:11,481
bizitza osoan zehar bidelagun
izango zuen pentsalaria.

25
00:01:12,128 --> 00:01:16,918
1949an Bigarren Sexua
liburua kaleratu zuen,

26
00:01:17,327 --> 00:01:20,592
eta bere burua oraindik
feminisitatzat ez bazuen ere,

27
00:01:20,592 --> 00:01:22,316
mundu zabaleko emakumeen aldeko

28
00:01:22,316 --> 00:01:24,449
borrokaren oinarri bilakatu zen.

29
00:01:25,224 --> 00:01:29,538
Bigarren Mundu Gerrak eragin
handia izan zuen pentsalarien bizitzan.

30
00:01:29,538 --> 00:01:31,685
Jarrera apolitikoa alboratu

31
00:01:31,685 --> 00:01:34,018
eta gaur egun esango genukeen moduan,

32
00:01:34,018 --> 00:01:37,862
garaiko gatazka politikoetan
bustitzen hasi zen Beauvoir.

33
00:01:37,876 --> 00:01:40,342
70eko hamarkadan, esaterako,

34
00:01:40,636 --> 00:01:42,852
abortuaren despenalizazioaren aldeko

35
00:01:42,852 --> 00:01:45,216
“Choisir” mugimendua sortu zuen.

36
00:01:45,643 --> 00:01:48,576
Choisir-ek aukeratu
esan nahi du frantsesez.

37
00:01:49,117 --> 00:01:52,130
1986an hil zen;

38
00:01:52,130 --> 00:01:53,019
hori bai:

39
00:01:53,019 --> 00:01:56,082
bere eleberri, saiakera
eta memoria liburuetan,

40
00:01:56,269 --> 00:01:59,349
gaurdainoko oihartzuna
duten hainbat gogoeta utzita.

41
00:02:00,040 --> 00:02:01,103
Simone de Beauvoirren

42
00:02:01,128 --> 00:02:03,725
pentsamenduaren oinarrian dagoen

43
00:02:03,750 --> 00:02:05,629
korrontea existentzialismoa da.

44
00:02:05,629 --> 00:02:07,189
Edo zehatzago esanda,

45
00:02:07,189 --> 00:02:09,002
existentzialismo ateoa,

46
00:02:09,002 --> 00:02:11,002
oinarri teologikorik ez duena.

47
00:02:11,308 --> 00:02:12,641
Korronte horren arabera,

48
00:02:12,655 --> 00:02:14,775
gizakia ez dago aurrez determinatua

49
00:02:14,789 --> 00:02:17,789
inongo doktrina filosofiko
edo moralengatik.

50
00:02:18,379 --> 00:02:21,242
Bizitzak eta munduak
ez dute berezko zentzurik,

51
00:02:21,256 --> 00:02:23,762
baina norberak berea eman diezaioke.

52
00:02:23,762 --> 00:02:26,015
Edo are gehiago, eman behar dio,

53
00:02:26,015 --> 00:02:28,282
bizitza autentikoa bizi nahi badu.

54
00:02:28,793 --> 00:02:31,393
Gizakia askea da, eta ondorioz,

55
00:02:31,393 --> 00:02:33,975
kondenatuta dago etengabe hautatzera.

56
00:02:33,975 --> 00:02:37,675
Eta horrenbestez, haren
erabakien arduraduna ere bada.

57
00:02:37,675 --> 00:02:40,155
Hautuekin eta ekintzekin erabakitzen du

58
00:02:40,155 --> 00:02:42,250
zer nolako pertsona izan nahi duen,

59
00:02:42,250 --> 00:02:44,982
eta zer nolako gizarte
mota nahi duen eraiki.

60
00:02:45,402 --> 00:02:47,428
Akabo aitzakiak ohituretan,

61
00:02:47,439 --> 00:02:49,866
biologian edo dena-delakoan bilatzea!

62
00:02:50,420 --> 00:02:52,740
Existentzialismotik edan zuen, hortaz

63
00:02:52,790 --> 00:02:54,257
Simone de Beauvoirrek.

64
00:02:54,550 --> 00:02:56,937
Bere bizipenak oso presente zituela

65
00:02:56,937 --> 00:02:58,758
garatu zuen haren pentsamendua:

66
00:02:58,785 --> 00:03:03,575
gogoeta filosofikoa, zientifikoa
eta literatur emaria uztartuz.

67
00:03:04,295 --> 00:03:06,629
Bost ideia nagusitan labur daiteke:

68
00:03:07,716 --> 00:03:09,850
1- Aske izateko, aske nahi eta egin

69
00:03:10,553 --> 00:03:12,986
Beauvoirren ustez askatasuna kokatua

70
00:03:12,986 --> 00:03:14,520
edo situatua da beti:

71
00:03:14,921 --> 00:03:17,721
pertsona konkretu bakoitzean gauzatzen da,

72
00:03:17,747 --> 00:03:20,347
testuinguru zehatz batek baldintzatua.

73
00:03:20,460 --> 00:03:22,373
Hala, norbanako guztiek ez dituzte

74
00:03:22,387 --> 00:03:23,920
beren askatasuna garatu

75
00:03:24,040 --> 00:03:28,174
eta beren bizi proiektu propioak
gauzatzeko aukera berdinak.

76
00:03:28,214 --> 00:03:30,250
Adibidez, Esklaboak ez ditu

77
00:03:30,285 --> 00:03:32,085
Jaunaren aukera berdinak,

78
00:03:32,138 --> 00:03:34,805
eta emakumezkoak ere ez gizonezkoarenak.

79
00:03:35,415 --> 00:03:36,482
Horren aurrean,

80
00:03:36,508 --> 00:03:39,733
gizakiak uneoro bere eta besteen askatasuna

81
00:03:39,746 --> 00:03:42,147
eraiki, zabaldu eta borrokatu behar du.

82
00:03:42,159 --> 00:03:43,559
Beauvoirren esanetan,

83
00:03:43,639 --> 00:03:48,014
askatasunari muzin egitea
gizatasunari berari uko egitea da.

84
00:03:48,900 --> 00:03:51,779
2- Gizatasuna anbiguoa da

85
00:03:51,952 --> 00:03:54,757
Gizakiak izaera
kontraesankorra berezkoa du.

86
00:03:55,205 --> 00:03:57,871
Animalia izan nahi ez duen animalia da.

87
00:03:58,312 --> 00:04:00,749
Gaurkotasunean bezainbeste bizi da

88
00:04:00,749 --> 00:04:03,416
lehenaldiaren eta etorkizunaren artean.

89
00:04:03,822 --> 00:04:06,382
Norbanakoa da, baina kolektiboa,

90
00:04:06,382 --> 00:04:09,048
besteekiko harremanean eraikitzen baita.

91
00:04:09,616 --> 00:04:13,771
Bikoiztasun horiek aitortu eta
pentsatu egiten ditu Beauvoirrek,

92
00:04:13,771 --> 00:04:16,921
eta gure pentsamendu
europarraren ideia bitarrak

93
00:04:16,921 --> 00:04:19,534
elkarrizketan jarri eta batu nahi ditu.

94
00:04:19,654 --> 00:04:21,097
Bizitza eta heriotza,

95
00:04:21,097 --> 00:04:22,804
gorputza eta adimena,

96
00:04:22,817 --> 00:04:24,324
natura eta kultura,

97
00:04:24,376 --> 00:04:25,644
gizona eta emakumea.

98
00:04:26,215 --> 00:04:29,003
Bi muturretan oinarritutako eskema horiek

99
00:04:29,030 --> 00:04:31,830
berrikusi eta birpentsatzeko
bidea zabaltzen du.

100
00:04:33,595 --> 00:04:35,395
3- Emakume  egin egiten da

101
00:04:36,221 --> 00:04:39,376
Gizakia, gizona edo emakumea aldez aurretik

102
00:04:39,376 --> 00:04:41,910
definitzeko saiakerak baztertzen ditu:

103
00:04:42,149 --> 00:04:45,816
dela ekonomiatik, dela
psikologiatik, dela biologiatik.

104
00:04:46,189 --> 00:04:50,828
Bizitzari, eta ondorioz kontzeptuei,
eginez ematen zaie esanahia,

105
00:04:50,882 --> 00:04:53,936
norbere eta gizarte marko zehatzen arabera.

106
00:04:54,163 --> 00:04:56,096
Kanpotik eta barrutik eginez.

107
00:04:56,533 --> 00:04:58,999
Ez dago izate naturalik, berezkorik.

108
00:04:59,359 --> 00:05:02,359
Ez dago zapalkuntza
edo pribilegio naturalik.

109
00:05:02,756 --> 00:05:06,756
Eta horrenbestez izate,
botere-egitura eta posizio horiek,

110
00:05:06,781 --> 00:05:10,291
kulturalak diren heinean, aldagarriak dira.

111
00:05:10,291 --> 00:05:12,702
Judu, beltz, euskaldun,

112
00:05:12,702 --> 00:05:14,835
ez da jaiotzen, egin egiten da.

113
00:05:15,394 --> 00:05:19,590
Gizarteak, testuinguruak eta
norbere erabakiek egiten dute.

114
00:05:19,590 --> 00:05:21,190
Eta baita emakume ere.

115
00:05:22,376 --> 00:05:25,710
4- Bestetasunaren filosofia

116
00:05:25,727 --> 00:05:29,174
Beauvoirrek “bestetasunaren”
kategoria erabiltzen du

117
00:05:29,212 --> 00:05:32,545
emakumeen lekua mundu
maskulino honetan azaltzeko.

118
00:05:33,223 --> 00:05:36,823
Proiektu askea garatzeko,
norbere burua ez da nahikoa.

119
00:05:36,835 --> 00:05:40,702
Gizakiok geure burua besteekiko
harremanean garatzen dugu.

120
00:05:41,417 --> 00:05:45,950
Norberaren eta bestearen arteko
harremana bi eratakoa izan daiteke.

121
00:05:46,023 --> 00:05:47,857
Parez pareko harremana bada,

122
00:05:47,898 --> 00:05:50,057
bi norabidetakoa izango da aitortza,

123
00:05:50,111 --> 00:05:51,844
eta biak aberastuko ditu.

124
00:05:52,280 --> 00:05:54,347
Bestetasunezkoa bada aldiz,

125
00:05:54,347 --> 00:05:58,280
jabea eta esklabuarena
bezalaxe, ez da aitortzarik izango.

126
00:05:58,882 --> 00:06:02,682
Bestea beti definituko da
Batarekiko erlazioan,

127
00:06:02,684 --> 00:06:06,484
eta haren begietatik ezagutuko
du mundua zein bere burua.

128
00:06:06,751 --> 00:06:09,699
Jabea izango da nor, subjektu;

129
00:06:09,699 --> 00:06:12,859
esklaboa aldiz, bestea, objektua.

130
00:06:13,353 --> 00:06:15,392
Hori da, Beauvoirren hitzetan,

131
00:06:15,392 --> 00:06:17,112
emakumearekin gertatzen dena.

132
00:06:17,272 --> 00:06:21,304
Gizona subjektua da,
emakumea aldiz, bestea.

133
00:06:21,664 --> 00:06:25,864
Gaur egungo kirol albistegietan
aurki dezakegu horren adibidea.

134
00:06:25,910 --> 00:06:28,137
Gizonezkoen kirola, kirola da.

135
00:06:28,137 --> 00:06:30,003
Emakumezkoen kirola, aldiz,

136
00:06:30,003 --> 00:06:34,128
azpi-kategoria bat; bestea;
emakumezkoen kirola.

137
00:06:35,259 --> 00:06:41,249
5- Aniztasunaren pentsamendua:
desberdintasunak berdintasunean

138
00:06:41,521 --> 00:06:43,321
Aniztasunari erreparatuta,

139
00:06:43,574 --> 00:06:46,307
Beauvoirrek bi ideia kontrajartzen ditu:

140
00:06:46,360 --> 00:06:49,627
batetik, logika zapaltzaile
eta inperialistakoa:

141
00:06:49,813 --> 00:06:52,106
“berdintasuna desberdintasunean”.

142
00:06:52,718 --> 00:06:54,385
Desberdinak diren horiei,

143
00:06:54,411 --> 00:06:57,678
nolabaiteko berdintasun
teorikoa onartzen zaie,

144
00:06:57,930 --> 00:07:02,263
baina baldintza errealei dagokienean,
zokoratuta mantentzen dira.

145
00:07:03,047 --> 00:07:07,014
Bestetik, esaldiari buelta ematea
aldarrikatzen du pentsalariak:

146
00:07:07,081 --> 00:07:09,948
“desberdintasuna berdintasunean” bihurtuz.

147
00:07:10,420 --> 00:07:12,473
Esaldi horretatik abiatuta,

148
00:07:12,473 --> 00:07:14,406
desberdintasunak parez-pare,

149
00:07:14,449 --> 00:07:20,217
berdinetik berdinera eta oinarritik aintzat
hartuko dituen pentsamendu bat garatzen du.

150
00:07:20,217 --> 00:07:22,625
Funtsean, hori izan daiteke gaur egun

151
00:07:22,625 --> 00:07:25,038
zapalkuntza anitzak kontuan hartuz

152
00:07:25,105 --> 00:07:28,972
jardun nahi duen egiteko
modu intersekzionalaren oinarria.

153
00:07:29,430 --> 00:07:32,296
Kontzeptu horiek guztiak
gaur egungo mundua

154
00:07:32,326 --> 00:07:35,394
ulertu eta aztertzeko
erabiltzen ditugu oraindik.

155
00:07:35,394 --> 00:07:37,660
Horregatik dago Simone de Beauvoir

156
00:07:37,703 --> 00:07:40,836
XX. mendeko pentsalari
esanguratsuenen artean.

157
00:07:41,133 --> 00:07:44,866
Eta izan zuen etorkizunera
begira jartzeko abilezia ere:

158
00:07:45,641 --> 00:07:48,549
"Sexuen artean bestelako
harreman haragizko

159
00:07:48,549 --> 00:07:53,498
eta afektiboak sortuko dira,
guretzat ezin igarrizkoak”

160
00:07:53,803 --> 00:07:56,595
70 urte baino gehiago joan direnean,

161
00:07:56,595 --> 00:07:58,462
asmatu zuela esan genezake?

162
00:07:58,999 --> 00:08:03,495
Edo irudikatu ezin ditugun
harremanak sortzeko daude oraindik?