Basque subtitles for clip: File:The GLAM-Wiki Revolution.webm

From Wikimedia Commons, the free media repository
Jump to navigation Jump to search
1 00:00:11,480 --> 00:00:15,250 Jonathan Cardy izena dut eta Wikimedia UK-ko GLAM antolatzailea naiz.

2 00:00:15,250 --> 00:00:19,350 Daria Cybulska izena dut eta Wikimedia UK-ren Programen Managerra naiz.

3 00:00:19,350 --> 00:00:24,279 GLAM akronimo bat da: Galeriak, Liburutegiak, Artxibategi, eta Museo- eta oso

4 00:00:24,279 --> 00:00:30,289 egokia da akronimo hori Wikimediarentzat, izan ere, kultura sektorera zabaldu nahi dugu.

5 00:00:30,289 --> 00:00:35,440 GLAM erakundeak askotan zuhurtasun handiz hasten dira gurekin lanean.

6 00:00:35,440 --> 00:00:42,440 Adibidez, editatoia edo oihal atzeko bisita bezalako jarduerak eginez, eta badirudi maiz

7 00:00:42,440 --> 00:00:49,399 lankidetza eredu egokia Wikilari Egoiliarrarena dela.

8 00:00:49,399 --> 00:00:54,030 Kapilua eta GLAMen arteko estreinako programa Britainiar Museoan egindakoa da.

9 00:00:54,030 --> 00:00:58,820 Britainiar Museokoaren arrakasta ikusita, Londresen ez ezik,

10 00:00:58,820 --> 00:01:05,000 beste toki batzuetan ere jarduerak egin ziren: Bristol, Birmingham, York, Newcastle eta Edinburgh.

11 00:01:05,000 --> 00:01:07,880 Hainbat jarduera mota egin ditugu Erresuma Batuan zehar.

12 00:01:15,320 --> 00:01:21,780 Liam Wyatt izena dut eta 2010ean Britainiar Museoko Wikilari Egoiliarra izan nintzen bost astez.

13 00:01:21,780 --> 00:01:30,400 2009an Sydney-n ari nintzen lanean. Wikilaria nintzen baina kulturaren arloan

14 00:01:30,400 --> 00:01:37,220 egiten nuen lan, multimedia fitxategiak sektoretik webguneetara askatzen,

15 00:01:37,220 --> 00:01:44,600 zailtasun handiz; horrek arradikaldu ninduen eta pentsatu nuen "behar du egon hau egiteko modu hoberik".

16 00:01:44,600 --> 00:01:50,700 Honen ondorioz -laburrean- GLAM-Wiki konferentzia Canberran egin zen,

17 00:01:50,700 --> 00:01:55,080 Australiako Gerra Memorialean. Eta horrek Wikilarien eta

18 00:01:55,080 --> 00:02:00,470 kulturaren komunitateak estreinakoz elkartu zituen,

19 00:02:00,470 --> 00:02:05,619 gela berdinean sartu, benetan topatzeko eta solasteko, eta Australia eta Zelanda berriko

20 00:02:05,619 --> 00:02:11,099 kultura arloko jende garrantzitsu asko gerturatu zen. Konferentziaren bi egunetako horien ondorioetako bat

21 00:02:11,100 --> 00:02:18,320 norabide bikoitzeko gomendio zerrenda izan zen.

22 00:02:18,320 --> 00:02:25,640 Tartean sartu nituenetako bat -neronek idatzi bainituen gomendioak- Wikilaria etxean artatzea zen,

23 00:02:25,640 --> 00:02:32,349 erakunde kulturaletan, Wikilari Egoiliar baten gisa. Ondoren ideia hori bota nuen

24 00:02:32,349 --> 00:02:36,549 Australian ezagutzen nituen kultura erakundeetan; zera esaten nien:

25 00:02:36,549 --> 00:02:40,271 "Kaixo, hau egitea gustatuko litzaidake. Wikilari Egoiliarra izan nahiko nuke,

26 00:02:40,280 --> 00:02:42,880 edozer dela hori, zuenean. Bolondresa izan nahi dut."

27 00:02:42,880 --> 00:02:46,020 "Oh, ez, ez. Ez da posible. Beldurra ematen du."

28 00:02:46,020 --> 00:02:52,000 Beranduago, Londresen nengoela, Mike Peel eta biok pare bat

29 00:02:52,000 --> 00:02:58,600 kultur erakundeetara joan ginen "kaixo" esatera eta harreman proaktibo bat eraikitzeko asmoz.

30 00:02:58,600 --> 00:03:03,100 Bagenuen hitzordua Britainiar Museoa eta hara joan ginen gure gorbatekin, web sailarekin elkartu

31 00:03:03,109 --> 00:03:08,749 eta egin genitzakeen gauza piloa kontatzera - zerrenda luzea.

32 00:03:08,749 --> 00:03:13,469 "Mila esker, eta agur." Sei hilabete beranduago

33 00:03:13,469 --> 00:03:20,420 Britainiar Museotik telefono deia, esanez, "Zure proposamena irakurri dugu, arriskuen inguruan galdetu dugu,

34 00:03:20,420 --> 00:03:25,310 eta baimena ematen dizugu hegazkina hartu eta bolondreski gurean aritzeko."

35 00:03:25,310 --> 00:03:29,859 Ahal izan nuen bezain berritzailea izaten saiatu nintzen. Gauza asko egiten ziren lehenengo

36 00:03:29,859 --> 00:03:36,859 aldia zen. Artean, ez genuen editatoi esate hitzik ere. Oraindik ere ez dugu

37 00:03:36,860 --> 00:03:42,819 "Hoxne Challenge" esateko hitz orokorragorik, saiatzen ginen lehenengo aldi baitzen.

38 00:03:42,819 --> 00:03:48,659 - gela batean sartu gai baten inguruan ezagutza duen jendea, kafea eta Wi-Fia jarri, eta atea itxi.

39 00:03:48,660 --> 00:03:52,860 Hor baino ez zen egin ordura arte baina bazirudien jendeak atsegin zuela. Beraz, harro nago

40 00:03:52,879 --> 00:03:59,879 hori posible zela demostratu izanaz, hesia hausteaz, ez indibidualki, baizik bi komunitateen

41 00:03:59,880 --> 00:04:06,200 ikuspegiak aldatuz, kultur erakundeena eta Wikilariena.

42 00:04:06,209 --> 00:04:11,349 Biak elkarrekin aritu daitezke elkar mesederako. Nire burua asebetetzeko, gustuko dut pentsatzea

43 00:04:11,349 --> 00:04:18,809 nire Wikilari Egoiliar programa - bost aste, bolondres Britainiar Museoan- izaera fundatzailea

44 00:04:18,809 --> 00:04:24,869 izan zuela. Agian, denborarekin berez gertatuko zen gauza da, besterik gabe,

45 00:04:24,869 --> 00:04:27,509 toki egokian eta momentu egokian egotea gertatu zitzaidan.

46 00:04:34,620 --> 00:04:39,660 Pat Hadley izena du eta Wikilari Egoiliarra izan nintzen York Museums Trust-en.

47 00:04:40,020 --> 00:04:48,980 Egoiliar programaren indargunea zera da, aukera ematen die museoko kontserbatzaileei, boluntarioei eta beste

48 00:04:48,980 --> 00:04:54,030 ohiko langileei, erakunde handi baten barruan -baina txikietan ere- Wikipediarekin lanean aritzen

49 00:04:54,030 --> 00:05:03,480 ohitzeko. York Museums Trust-en barruan, benetan zorioneko izan nintzela uste dut, izan ere,

50 00:05:03,480 --> 00:05:09,360 lankide ia guztiak -topatu nituenak behintzat- modu lehenetsian,

51 00:05:09,360 --> 00:05:15,560 ezagutza partekatzearen aldeko ikuspegia partekatzen baitzuten.

52 00:05:24,080 --> 00:05:29,900 Ally Crockford izena dut eta Wikilari Egoiliarra izan naiz Eskoziako Liburutegi Nazionalean, hemen, Edinburgon.

53 00:05:29,900 --> 00:05:35,140 Uste dut Wikipediak liburutegietan eskuragarri dagoen material motari begiratu behar diola

54 00:05:35,160 --> 00:05:40,880 Liburutegiak, ezagutza kantitate izugarriaren gordailuak dira.

55 00:05:40,880 --> 00:05:46,220 Hemen, Eskoziako Liburutegi Nazionalean soilik, hamazazpi mila elementu baino gehiago daude bilduman,

56 00:05:46,220 --> 00:05:52,080 eta bilduma hori haziz doa, 500.000 elementu berri urteko inguru.

57 00:05:52,080 --> 00:05:58,760 Erakunde honetan dagoen ezagutza motak, informazioaren kalitatean erabat

58 00:05:58,770 --> 00:06:02,990 eraldatzen du eta Wikipediarako oso baliagarria bihurtzen du.

59 00:06:02,990 --> 00:06:09,840 Eta uste dut giza ezagutza guztia zabaltzearen alde lan egiten baduzu, Wikipediak bezala,

60 00:06:09,840 --> 00:06:15,390 begiratu behar diezula azken ehundaka urteetan bide horretan aritu diren erakundeei,

61 00:06:15,390 --> 00:06:19,750 gutxi gora behera, gauza bera egiten jarraitzen dutenak.

62 00:06:25,300 --> 00:06:30,940 John Cummings izena du eta Wikilari Egoiliarra izan nintzen Historia Naturalaren Museoan eta Zientziaren Museoan Londresen.

63 00:06:30,940 --> 00:06:33,640 Historia Naturalaren Museoa nahiko toki ezohikoa da

64 00:06:33,640 --> 00:06:39,960 Wikilari Egoiliar batentzat, izan ere, bi erakunde baitira. Batetik, publikoari begira

65 00:06:39,960 --> 00:06:44,920 bost milioi bisitari dituen museoa da, baina bestetik, biodibertsitatearen inguruko

66 00:06:44,930 --> 00:06:50,730 EBko ikerkuntza gune handietakoa da eta 79 milioiko espezimen-bilduma du.

67 00:06:50,730 --> 00:06:55,020 Historia Naturalaren Museoa toki zoragarria da jendearekin elkartzeko baina baita

68 00:06:55,020 --> 00:07:01,250 zientzialari eta ikerlariekin, Wikipedian ekarpen espezializatuak egin ditzaketenak eta jakintzari

69 00:07:01,250 --> 00:07:06,490 beren bizitza eskaini dutenak. Museoek aintzat hartu behar dute Wikipedia

70 00:07:06,490 --> 00:07:12,050 jendearentzat informazioa iturri nagusienetako delako. Jendea hezi nahi dute.

71 00:07:12,050 --> 00:07:17,610 Eta Wikipedia ez da lehiatzen beraiek egiten dutenarekin -museoek testuingurua eta interpretazioa

72 00:07:17,610 --> 00:07:21,710 eskaini dezakete, Wikipedia zuzenean gertakarietara doan bitartean.

73 00:07:30,260 --> 00:07:36,600 John Byrne dut izana, Wikilari Egoiliarra izan nintzen Londresko Royal Society-n 2014an.

74 00:07:36,600 --> 00:07:41,580 Royal Society, EBko zientzien eta teknologien akademia nazionala da.

75 00:07:41,580 --> 00:07:49,420 Bere kideak EB-ko zientzialari puntakoenak dira. Royal Society erakunde prestigiotsuena da

76 00:07:49,420 --> 00:07:57,080 zientziaren alorrean eta Wikipediari sinesgarritasuna eskaintzen dio.

77 00:07:57,080 --> 00:08:03,430 Wikipediak lankide gehiago behar ditu eta lankide

78 00:08:03,430 --> 00:08:10,030 adituak behar ditu, ezagutza zehatzak izango dutenak besteek idatzi dutena berrikusteko gaitasuna

79 00:08:10,030 --> 00:08:15,730 dutenak eta ezinbestekoa da aditu horiek gure artean mantentzea.

80 00:08:15,730 --> 00:08:21,080 Royal Societyk harreman sare zabala du zientziaren alorrean

81 00:08:21,080 --> 00:08:29,480 maila guztietan, ez bakarrik kideak, eta haiekin lanean aritzeak aukera ematen digu zientzialari

82 00:08:29,480 --> 00:08:34,760 maila desberdineko zientzialariengana iristeko; zoragarria da. Arazoa orokortua da EB-an,

83 00:08:34,760 --> 00:08:41,040 emakumeek, emakume gazteek, zientziara ez gerturatzea.

84 00:08:41,040 --> 00:08:47,340 Royal Societyk eta zientziaren gainerako arloak esfortzu handiak egin dituzte egoera hori zuzentzeko

85 00:08:47,350 --> 00:08:53,790 eta ikusi dute azkenean Wikipediak baduela horretan zer lagundu.

86 00:08:53,790 --> 00:09:02,389 Uste dut dibertsitatearen gaia oso garrantzitsua dela zientziaren irakaskuntza zeren

87 00:09:02,389 --> 00:09:07,380 tradizionalki emakumeek demaseko ekarpena egin dute zientzian, aski onartua izan ez dena,

88 00:09:07,380 --> 00:09:15,240 eta Wikipedia, erabilpen zabaleko baliabidea izanik, tresna ezin hobea da

89 00:09:15,240 --> 00:09:20,700 egoera hori zuzentzeko. ZLS-rekin - Londresko Zoologia Elkartea- abiatu nuen proiektu batean

90 00:09:20,709 --> 00:09:26,340 editatoia bertan duten pabiloi batean egin genuen, leku ikusgarria benetan.

91 00:09:26,340 --> 00:09:28,740 Ingurura begiratuz gero, kanguruak ikusi ahal dira kanpoaldean saltoka.

92 00:09:28,740 --> 00:09:34,020 Emakumeak natur zientzietan hartu genuen gaitzat.

93 00:09:34,020 --> 00:09:41,100 Ekitaldi zoragarria izan zen -Uste dut etorri zirenen %90 emakumeak zirena, oso ondo dagoena.

94 00:09:41,100 --> 00:09:46,040 Uste dut arrakastatsua izan dela emakumean Eskoziako Liburutegi Nazionalaren

95 00:09:46,040 --> 00:09:51,449 Wikimedia ekitaldietan sartzeko esfortzua. Dakidan arte, ez dugu oraindik

96 00:09:51,449 --> 00:09:57,310 ekitaldirik egin non emakumeek ekarpenen %50 baino gutxiago egin duten. Eta

97 00:09:57,310 --> 00:10:01,639 hori lorpen handia da, eta gainera, badira ekitaldiak non emakumeek ekarpenen

98 00:10:01,639 --> 00:10:07,259 %90a edo %100a ere egin duten. Badira ekitaldi asko emakumeek hainbat arlotan egin duten lanetan

99 00:10:07,259 --> 00:10:13,809 bereziki zentratzen direnak.

100 00:10:13,809 --> 00:10:19,339 Emakumeak eta zientziaren inguruan Medikuntza Ikerketa Batzordea eta

101 00:10:19,339 --> 00:10:25,299 Edinburgoko Royal Societyrekin batera; ekitaldi zabala eta arrakastatsua izan zen.

102 00:10:25,779 --> 00:10:34,779 Nere ustez, Wikipediak gizarteko aurreiritziak islatzen ditu, eta beraz,

103 00:10:34,780 --> 00:10:43,100 Genero desberdintasunak, arrazarenak... Hor daude. Gure ardura da

104 00:10:43,110 --> 00:10:51,810 aurreiritzi eta desberdintasun horiek zuzentzeko ahaleginak egitea.

105 00:10:51,810 --> 00:10:59,720 Wikimedia, giza ezagutza guztia bildu nahi duelarik, inportantea da

106 00:10:59,720 --> 00:11:04,240 onartzea zein den errealitatea eta zeintzuk hutsuneak

107 00:11:04,240 --> 00:11:07,060 eta, ahal den heinean, hutsune horiek bete.

108 00:11:30,200 --> 00:11:35,540 Andrew Gray izena dut eta Wikilari Egoiliarra izan naiz Britainiar Liburutegian 2012-2013 bitarte.

109 00:11:35,540 --> 00:11:39,040 Arteen eta Humanitateen Ikerketa Batzordeak sortu zuen egonaldi hau eta

110 00:11:39,040 --> 00:11:43,520 liburutegiarekin zerekusia zuten edukietara bideratua zegoen:

111 00:11:43,520 --> 00:11:48,040 ikerlarien lanean lagundu eta Wikipediarekin lotura nahi zuten akademikoak lagundu eta

112 00:11:48,050 --> 00:11:51,990 informazioa Wikipedian eta antzeko kanaletan zabaltzen lagundu.

113 00:11:51,990 --> 00:11:58,820 Britainiar Liburutegiaren bilduma zabala eta askotakoa da: bilduma filatelikoak,

114 00:11:58,829 --> 00:12:06,959 gaur egungo idatziak eskuz idatzitako izkribu zaharrak.

115 00:12:06,959 --> 00:12:11,889 Bilduma horietatik lagin bat bat hartu nahi genuen

116 00:12:11,889 --> 00:12:16,850 eta Wikimedia Commons-en askatu. Askotan, material hauen bertsioak bazeuden

117 00:12:16,850 --> 00:12:22,850 baina kalitate txikiagoan, sarri, liburu batetik hirugarrenez eskaneatuak, eta

118 00:12:22,850 --> 00:12:30,209 gu gai ginen kalitate handiko materiala jatorritik abiatuta sortzeko eta zabaltzeko.

119 00:12:30,209 --> 00:12:35,509 Egun, Wikipedian 3.000 artikulu daude Britainiar Liburutegiko ilustrazioekin

120 00:12:35,509 --> 00:12:40,889 bildumatik hartutakoak ala Liburutegiak lortutakoak.

121 00:12:40,889 --> 00:12:44,139 Egonaldiaren azken zatian, materiala askatzen aritu ginen

122 00:12:44,139 --> 00:12:49,319 Kanadiar Copyright Bildumakoak gehien bat. Material hori, argazkiak batez ere,

123 00:12:49,319 --> 00:12:53,939 nahiko modu zaindua gorde direnez,

124 00:12:53,939 --> 00:12:57,930 zehazki genekien copyrightaren egoera, eta beraz, ziur geunden

125 00:12:57,930 --> 00:13:02,459 domeinu publikoan zeudela.Wikimediak EBK eta Eccles Centre for American

126 00:13:02,459 --> 00:13:08,790 Studies-ek egin zuten materialaren digitalizazioa, eta Wikimedia Commonsen

127 00:13:08,790 --> 00:13:13,959 askatu ahal izan genuen, baina baita Britainiar Liburutegiaren euskarrien barruan.

128 00:13:13,960 --> 00:13:17,779 Bilduma honen kontu interesgarria zere zen: copyright gordailua bidez eta

129 00:13:17,779 --> 00:13:23,269 gordailu legalen bidez lortu zenez, ez zen aukerarik egin. Copyrighterako edonork

130 00:13:23,269 --> 00:13:29,369 erregistratutako bilduman sartzen zen. Ia beste argazki bilduma guztiak

131 00:13:29,369 --> 00:13:33,709 (mende bat ia) hautatuak izan dira,

132 00:13:33,709 --> 00:13:38,829 norbaitek erabaki du eta esan "esanguratsu eta interesgarriak dira,

133 00:13:38,829 --> 00:13:43,369 hau...hau ez, katuak baino ez dira. Ez zaizkigu katuak axola."

134 00:13:43,369 --> 00:13:47,279 Gai izan gara material interesgarria aurkitzen

135 00:13:47,279 --> 00:13:53,910 Kanadiar bilduman, esaterako, 12 katuen argazkiak

136 00:13:53,910 --> 00:14:00,170 egunkarietan agertutakoak. Ez dakigu zergatik Toronton, 1900ean, norbaitek ordaindu zuen

137 00:14:00,170 --> 00:14:05,290 argazki horiek erregistratzeko, baina hala egin zuen. Eta hor istorio interesgarri bat

138 00:14:05,290 --> 00:14:09,170 ikusten dugu etorkizunean ikertuko dena. Ez genukeen hau sekula jakingo

139 00:14:09,170 --> 00:14:13,089 bilduma hau digitalizatzen saiatu ez bagina.

140 00:14:13,089 --> 00:14:17,429 GLAMek Wikilari Egoiliarrak artatu behar dituzte ikusteko zein zorrotzak diren

141 00:14:17,429 --> 00:14:23,269 ezagutza askearen inguruan eta horrekin zer egin dezaketen. Pentsatu nahi dut

142 00:14:23,269 --> 00:14:31,429 Wikimediarekin aritzeak eragina izan duela kultur erakundeek ezagutza librearen aintzat hartzeko

143 00:14:31,429 --> 00:14:36,309 eta beren helburu estrategikoetan txertatzeko.

144 00:14:36,309 --> 00:14:43,640 Ikusten dudan beste gauza bat: erakundeek digitalizazio proiektu bati ekitean,

145 00:14:43,649 --> 00:14:48,209 plangintzan kontuan hartzen dute etorkizunean modua askean partekatuko dutela,

146 00:14:48,209 --> 00:14:50,629 adibidez, Wikimedia proiektuetan.

147 00:14:50,629 --> 00:14:59,019 Egonaldiari esker YMT irekiagoa da. Kontu naturala izan da, izan ere,

148 00:14:59,019 --> 00:15:05,679 erakundea dagoeneko digitalean ari baitzen eta bilduma irekitzearen aldekoak baitziren,

149 00:15:05,680 --> 00:15:11,560 alta, Wikipedia proiektuak hori guztia bideratu du.

150 00:15:11,560 --> 00:15:18,520 Bizkortu egin du. Aldaketaren gakoa, globalki gertatzen ari dena eta atxiki zutena,

151 00:15:18,520 --> 00:15:23,020 orain irekitasunean lanean ari direla da,

152 00:15:23,020 --> 00:15:25,500 itxitasunean beharrean.

153 00:15:25,509 --> 00:15:30,660 Arrituta nago liburutegiak bere materialarekiko izan duen jarrera aldaketaz.

154 00:15:30,660 --> 00:15:36,000 Zalantzak dituzte oraindik, baina geroz eta irekiagoak dira.

155 00:15:36,009 --> 00:15:41,079 Dagoeneko 2.000 argazki hauteman dituzte askatzeko

156 00:15:41,079 --> 00:15:47,749 datozen hilabeteetan, eta oso gogotsu nago, materiala

157 00:15:47,749 --> 00:15:53,999 oso interesgarria izango baita. Esan nahi du ere aurrera egingo duela liburutegiak materiala

158 00:15:53,999 --> 00:15:59,339 digitalizatu ahala, Wikimedia Commonsera igo ahal izango dela, eta beraz,

159 00:15:59,339 --> 00:16:05,069 lankidetza egonkorra ezarri ahal izango dela Wikimediarekin.

160 00:16:05,069 --> 00:16:09,709 Royal Societyren eta Wikipediaren arteko lankidetzan, aldebiko onura asko daude.

161 00:16:09,709 --> 00:16:17,089 Guk edukia hobetu dugu eta haiek zientziaren hedapen orokorra hobetu dute,

162 00:16:17,089 --> 00:16:20,120 beren zeregin nagusietakoa dena.

163 00:16:20,120 --> 00:16:25,820 Royal Society-ren jardunak beste elkarte zientifikoen interesa erakarri du.

164 00:16:25,820 --> 00:16:31,120 Guztiei esango nieke Wikipediarekin zer egin dezaketen aztertzeko.

165 00:16:31,129 --> 00:16:36,199 Museoak Wikipediarekin aritzeko, zera esango nuke, jende gehienak

166 00:16:36,199 --> 00:16:41,920 informazioa bilatzen duela, kontserbatzailea informazio-atezain izatearen atakan dagoela,

167 00:16:41,920 --> 00:16:46,259 eta beraz, Wikipediak benetan ahalbideratzen duela

168 00:16:46,259 --> 00:16:53,009 informazioa mundu mailan zabaltzen. Museoei zera esan izan diet:

169 00:16:53,009 --> 00:16:59,369 zure webgunean informazioa baduzu, bilaketa egiten duen pertsonaren gain dago

170 00:16:59,369 --> 00:17:05,169 informazioa zein museok duen jakitea, zein webgunetan dagoen jakitea...

171 00:17:05,169 --> 00:17:11,179 Gauzak Wikimedia proiektuetan jartzen badituzu, informazioa eskaintzen badiezu,

172 00:17:11,179 --> 00:17:15,699 benetan mundu guztia laguntzen ari zara zure informazioa partekatzen.

173 00:17:15,700 --> 00:17:23,500 Wikimedia mugimendua eta Wikipedia engaiatu behar dira GLAMekin, museoekin, liburutegiekin, artxibategiekin,

174 00:17:23,500 --> 00:17:33,220 galeriekin, guztiekin, zeren azken mendeetan gizartearen ezagutzaren zaintzaile izan baitira:

175 00:17:33,230 --> 00:17:41,070 kultur ezagutza, zientziaren eta naturaren ezagutza... Eta Wikipedia,

176 00:17:41,070 --> 00:17:49,600 de facto, ezagutza bilatzeko lehen urratsa da munduari konektatua dagoen %90arentzat.

177 00:17:49,600 --> 00:17:57,260 Ondorioz, ezagutzaren gakoak dituzten zaintzaileek,

178 00:17:57,260 --> 00:18:04,860 partekatzeko misioa izan dutenek, modu eraginkorrenak atxiki behar dituzte

179 00:18:04,860 --> 00:18:11,159 ezagutza hobekien zabaltzeko.

180 00:18:11,159 --> 00:18:16,039 Liburutegi bati Wikipedian aritzeko gomendio bat: ez itxaron,

181 00:18:16,040 --> 00:18:25,720 egin ezazu orain. Ez egon eserita bileraz bilera

182 00:18:25,730 --> 00:18:30,720 Wikimedia parean jartzen bazaizu, jo zuzenean harengana.

183 00:18:30,720 --> 00:18:34,940 Aurkezpen guztiak honela ixten ditut:

184 00:18:34,940 --> 00:18:40,280 Egiten ari gara gauza berdina, jende berdinarentzat, bitarteko berdinaz eta

185 00:18:40,280 --> 00:18:43,880 arrazoi berdinagatik, baina modu desberdinean,

186 00:18:43,880 --> 00:18:47,260 eta horregatik, elkarrekin aritu beharko ginateke.

187 00:18:47,260 --> 00:18:49,720 Sinplea eta erraza.