Basque subtitles for clip: File:Ikusgela - Karl Marx.webm

From Wikimedia Commons, the free media repository
Jump to navigation Jump to search
1
00:00:03,870 --> 00:00:06,652
Filosofo askok izan
dute eragina gizakiari

2
00:00:06,676 --> 00:00:09,040
eta errealitateari
begiratzeko dugun moduan.

3
00:00:09,380 --> 00:00:12,527
Baina gutxik lortu dute
historiaren norabidean eragitea

4
00:00:12,552 --> 00:00:14,081
Karl Marxek bezainbeste.

5
00:00:15,040 --> 00:00:20,550
Hark garatutako ikuspegia da kapitalismoari
egin zaizkion kritika nagusien abiapuntua.

6
00:00:21,310 --> 00:00:24,240
Ezin dira Errusiako Iraultza
edo komunismoa azaldu

7
00:00:24,264 --> 00:00:26,470
pentsalari alemaniarra
ahotan hartu gabe.

8
00:00:27,370 --> 00:00:30,680
Karl Marx XIX.
mendean bizi izan zen,

9
00:00:30,704 --> 00:00:33,225
Iraultzen Mendea
izendatzen den horretan.

10
00:00:34,650 --> 00:00:38,750
Ordukoak dira erregimen feudalei
aurre egin zieten iraultza liberalak,

11
00:00:38,970 --> 00:00:41,116
baita iraultza industriala ere.

12
00:00:41,390 --> 00:00:44,780
Garaiko mendebaldeko
gizarteak goitik behera aldatu ziren.

13
00:00:45,260 --> 00:00:49,084
1818an jaio zen,
gaurko Alemanian,

14
00:00:49,197 --> 00:00:51,360
oraindik hala
izendatzen ez bazen ere.

15
00:00:51,750 --> 00:00:56,080
Zuzenbide ikasketak eta filosofia
uztartu zituen gaztetan, Berlinen.

16
00:00:57,290 --> 00:01:00,750
1845ean, Parisera jo zuen,

17
00:01:01,110 --> 00:01:04,090
eta bertan sakondu
zuen ideia iraultzaileetan.

18
00:01:04,950 --> 00:01:08,050
Pentsalari sozialista
utopikoak irakurri zituen han,

19
00:01:08,700 --> 00:01:11,670
aldizkari ezkertiar
erradikal batean idatzi zuen,

20
00:01:11,920 --> 00:01:15,446
eta harreman estua egin zuen
orduko intelektual askorekin.

21
00:01:15,670 --> 00:01:16,678
Denen artean,

22
00:01:16,720 --> 00:01:19,870
batek hartu zuen Marxen
bizitzan lagunminaren lekua:

23
00:01:21,170 --> 00:01:24,308
Friedrich Engels sozialista
alemaniarrak, hain zuzen.

24
00:01:24,890 --> 00:01:27,370
Manifestu Komunista
idatzi zuten batera.

25
00:01:28,180 --> 00:01:32,430
Familia aberatsekoa izaki, Marxen
sostengu ekonomikoa izan zen Engels.

26
00:01:34,270 --> 00:01:37,320
Haren lan politikoagatik
jazarria izan zen Marx,

27
00:01:37,620 --> 00:01:40,560
eta horrek behartu egin
zuen herrialdez maiz aldatzera.

28
00:01:40,980 --> 00:01:42,340
Frantziatik Belgikara,

29
00:01:42,520 --> 00:01:43,635
Prusiara gero,

30
00:01:43,660 --> 00:01:45,740
eta azkenik
Londresen finkatu zen.

31
00:01:46,330 --> 00:01:50,240
Britainia Handiko hiriburuan argitaratu
zuen haren lanik nabarmenena:

32
00:01:50,350 --> 00:01:51,415
Das Kapital

33
00:01:51,440 --> 00:01:52,455
edo Kapitala,

34
00:01:52,480 --> 00:01:54,760
1867an.

35
00:01:55,240 --> 00:01:57,000
Hiru zatitan argitaratu zen.

36
00:01:57,370 --> 00:01:59,620
Lehena, Marxek
berak plazaratu zuen;

37
00:02:00,250 --> 00:02:02,030
eta beste biak, Engelsek,

38
00:02:02,180 --> 00:02:05,810
Marx 1883an zendu ostean.

39
00:02:07,150 --> 00:02:11,769
Gizarteak eta historia aztertzeko
tresna berriak proposatu zituen Marxek.

40
00:02:11,793 --> 00:02:14,610
Bost ideia hauetan laburbildu
dugu haren ekarpena.

41
00:02:16,630 --> 00:02:17,717
1-Alienazioa.

42
00:02:18,099 --> 00:02:19,849
Alienazioak zera esan nahi du:

43
00:02:20,090 --> 00:02:22,690
gizakiak bere baitako
zerbait galtzea.

44
00:02:24,020 --> 00:02:26,227
Marxen arabera, kapitalismoan

45
00:02:26,251 --> 00:02:30,400
langileak haren lan-indarra saldu egin
behar du askatasunez erabili beharrean,

46
00:02:30,840 --> 00:02:34,550
eta hala, bere buruaren adierazgarri
izan beharko lukeen lan hori

47
00:02:34,780 --> 00:02:36,520
sufrimendu-iturri bihurtzen da.

48
00:02:37,730 --> 00:02:41,430
Marxek lan-indarraren alienazioa
deitzen dio eraldaketa horri.

49
00:02:42,010 --> 00:02:45,280
Marxen ustez, alienazio
nagusia lanarena da

50
00:02:45,960 --> 00:02:48,420
eta hortik sortzen
dira beste alienazioak.

51
00:02:48,750 --> 00:02:49,800
Baina ez da bakarra.

52
00:02:50,440 --> 00:02:52,540
Erlijio-alienazioa
ere aipatzen du.

53
00:02:53,340 --> 00:02:57,000
“Erlijioa herriaren opioa da”
esaldi ezaguna, harena da.

54
00:02:57,140 --> 00:02:58,100
Zergatik?

55
00:02:58,125 --> 00:02:59,375
Marxen arabera,

56
00:02:59,410 --> 00:03:02,270
langileei kontsolamendu
faltsua ematen dielako,

57
00:03:03,000 --> 00:03:07,520
pentsaraziz hil ondoren saria izango
dutela jasandako esplotazioarengatik.

58
00:03:08,810 --> 00:03:11,250
Horrek lokartu egiten
du haien kontzientzia.

59
00:03:12,210 --> 00:03:14,120
2-Materialismo historikoa

60
00:03:15,210 --> 00:03:18,760
Marxentzat, faktore materialek
mugitzen dute historia.

61
00:03:19,600 --> 00:03:23,240
Gizakiek elikagaiak, arropa
eta etxea behar dituzte;

62
00:03:23,890 --> 00:03:27,930
eta, horiek lortzeko ekoizpen-harremanak
ezartzen dituzte haien artean.

63
00:03:28,347 --> 00:03:31,968
Baliabide horiek ekoizteko
behar diren oinarrizko bitartekoei

64
00:03:32,014 --> 00:03:33,940
ekoizpen-bideak esaten die,

65
00:03:34,200 --> 00:03:38,060
eta haien jabe direnen eta ez
direnen artean banatzen da gizartea.

66
00:03:39,200 --> 00:03:40,195
Erdi Aroan,

67
00:03:40,220 --> 00:03:42,420
Jauntxo feudalen
eta morroien artean.

68
00:03:42,710 --> 00:03:46,270
Eta, kapitalismoan,
kapitalisten eta langileen artean.

69
00:03:47,190 --> 00:03:51,630
Marxek azpiegitura edo oinarri
materiala esaten die produkzio-harremanei

70
00:03:51,680 --> 00:03:55,450
eta gizartearen egitura ekonomikoa
osatzen duten elementuei.

71
00:03:55,900 --> 00:03:57,240
Gainegitura aldiz,

72
00:03:57,278 --> 00:04:00,088
gizartea arautzen
duten kulturak, ideologiak

73
00:04:00,112 --> 00:04:02,988
eta erakunde
juridiko-politikoek osatzen dute.

74
00:04:03,930 --> 00:04:08,130
Marxen arabera, gainegitura
azpiegituraren araberakoa izango da beti.

75
00:04:08,510 --> 00:04:09,255
Alegia,

76
00:04:09,280 --> 00:04:13,940
produkzio-harremanek baldintzatuko dute
gizartearen antolaketa eta pentsamendua.

77
00:04:15,270 --> 00:04:17,882
3-Klase borroka,
historiaren motor.

78
00:04:19,120 --> 00:04:22,670
Gizarte oro antagonikoak
diren klaseetan banaturik dago:

79
00:04:22,900 --> 00:04:24,940
zapaltzailea eta zapaldua.

80
00:04:25,590 --> 00:04:27,730
Aurrerapen teknologikoari esker

81
00:04:27,768 --> 00:04:32,957
produkzio indarrak handitzen direnean,
krisia pizten da produkzio-harremanetan.

82
00:04:32,982 --> 00:04:37,620
Klaseen arteko tentsioa sortzen da,
orduan, klaseen arteko borroka eraginez.

83
00:04:38,128 --> 00:04:41,528
Marxen arabera, klase-borroka
hori da historiaren motorra,

84
00:04:41,800 --> 00:04:45,400
eta horrek eragin du  produkzio-modu
batetik besterako aurrerapena;

85
00:04:45,850 --> 00:04:50,740
esklabismotik feudalismora lehenik,
eta feudalismotik kapitalismora ondoren.

86
00:04:52,460 --> 00:04:54,430
4-Burgesia eta langileria.

87
00:04:55,600 --> 00:04:59,154
Kapitalismoaren barruan
tentsioan dauden klaseak bi dira:

88
00:04:59,178 --> 00:05:01,160
burgesia  eta proletariotza.

89
00:05:02,297 --> 00:05:04,927
Proletariotza
langileek osatzen dute.

90
00:05:05,270 --> 00:05:09,490
Ez dute jabetzarik eta beren lan
indarra saldu behar dute soldataren truke.

91
00:05:09,940 --> 00:05:12,860
Kapitalismoaren klase
zapaldua eta alienatua da.

92
00:05:14,130 --> 00:05:15,290
Burgesia, aldiz,

93
00:05:15,450 --> 00:05:16,980
kapitalistek osatzen dute.

94
00:05:17,330 --> 00:05:18,980
Produkzio bideen jabe dira.

95
00:05:19,700 --> 00:05:22,410
Burgesiak makinak eta
lehengaiak erosten ditu,

96
00:05:22,710 --> 00:05:24,500
baita langileen lan indarra ere.

97
00:05:25,790 --> 00:05:27,300
Produkzio harreman horietan,

98
00:05:27,450 --> 00:05:30,582
langileen lana salgai edo
merkantzia bihurtzen da,

99
00:05:30,606 --> 00:05:32,350
merkatuaren menpe geratuz.

100
00:05:33,400 --> 00:05:36,070
Lanerako prest dauden
langileak asko direnez,

101
00:05:36,510 --> 00:05:40,280
kapitalistek gutxi ordainduta
eros dezakete proletarioen lana,

102
00:05:40,960 --> 00:05:45,060
eta, hortaz, bereganatu egiten dute
lan horrek sortzen duen gainbalioa.

103
00:05:45,520 --> 00:05:46,395
Alegia,

104
00:05:46,420 --> 00:05:50,820
langileek jasotzen dutena baino balio
gehiago sortzen dute beren lanarekin,

105
00:05:51,050 --> 00:05:53,900
eta kapitalistak horren
bitartez aberasten dira.

106
00:05:54,970 --> 00:05:57,619
5-Iraultza eta gizarte komunista

107
00:05:58,760 --> 00:06:00,650
Marx eta Engelsen ustez,

108
00:06:00,700 --> 00:06:03,230
kapitalismoaren
amaiera saihetsezina da.

109
00:06:03,780 --> 00:06:05,340
Haien analisiaren arabera,

110
00:06:05,730 --> 00:06:10,030
kapitalismoaren barne kontraesanek
gertakari segida hau ekarriko dute:

111
00:06:11,190 --> 00:06:15,290
Burgesiak, hainbesteko aberastasuna
bilduko du gainbalioaren bidez,

112
00:06:15,740 --> 00:06:16,750
non, azkenean,

113
00:06:16,880 --> 00:06:19,250
proletargoa erabat
pobretzera iritsiko den.

114
00:06:19,690 --> 00:06:24,660
Egoera horrek klase-kontzientzia garatzera
eta antolatzera eramango ditu langileak.

115
00:06:24,880 --> 00:06:26,660
Langileek, grebaren bidez,

116
00:06:26,800 --> 00:06:28,534
emantzipazioa bilatuko dute,

117
00:06:28,558 --> 00:06:32,270
sistema kolapsatu eta
desagerrarazi egingo dute gainbalioa.

118
00:06:33,100 --> 00:06:34,800
Puntu horretan,
iraultza hasiko da,

119
00:06:35,520 --> 00:06:37,300
hainbat fase izango ditu:

120
00:06:38,260 --> 00:06:40,310
1. Proletarioen diktadura:

121
00:06:40,900 --> 00:06:43,860
beharginek botere politikoa
berenganatuko dute.

122
00:06:43,980 --> 00:06:46,040
2. Aro sozialista:

123
00:06:46,570 --> 00:06:48,790
produkzio-bideen
garapena bultzatuko da,

124
00:06:49,030 --> 00:06:53,590
gizarte-aberastasuna handitzeko eta,
horrela, klase-antagonismoak ezabatzeko.

125
00:06:54,110 --> 00:06:56,670
Marxek ideia honekin
definitzen du fase hau:

126
00:06:57,020 --> 00:07:00,020
"Norberari bere  gaitasunaren
arabera eskatuko zaio,

127
00:07:00,330 --> 00:07:02,250
eta bere ekarpenaren
arabera eman”.

128
00:07:04,400 --> 00:07:06,110
3. Aro komunista:

129
00:07:06,820 --> 00:07:09,050
kapitalismoa deuseztatzea dakar,

130
00:07:09,250 --> 00:07:12,600
klase sozialik gabe,
esplotaziorik eta alienaziorik gabe,

131
00:07:12,830 --> 00:07:15,286
ekoizpen-bideen
jabetza pribaturik gabe

132
00:07:15,310 --> 00:07:19,220
eta gutxiengo baten zerbitzura
gobernatuko duen estaturik gabe.

133
00:07:19,850 --> 00:07:22,620
Marxek ideia honekin
definitzen du fase hau:

134
00:07:23,070 --> 00:07:25,960
"Norberari bere gaitasunen
arabera eskatuko zaio,

135
00:07:26,320 --> 00:07:28,010
eta bere beharren arabera eman”.

136
00:07:30,820 --> 00:07:34,300
Labur jasotako hau, Karl Marxen
pentsamenduaren oinarria da.

137
00:07:34,970 --> 00:07:37,940
Baina haren lanaren
oihartzunak bide asko hartu ditu.

138
00:07:38,660 --> 00:07:41,067
Haren lana osatu,
berrikusi edo zalantzan

139
00:07:41,091 --> 00:07:44,020
jarri duten ehunka
saiakera sortu ditu horrek.

140
00:07:44,560 --> 00:07:47,864
Ez da harritzekoa, oraindik
ere iturri ezinbestekoa baita

141
00:07:47,888 --> 00:07:50,990
Marx analisi ekonomiko eta
politikoak ezkerretik egiteko.

142
00:07:52,390 --> 00:07:53,410
Karl Marx

143
00:07:53,510 --> 00:07:55,498
Iraultza Industrialaren mendean jaio,

144
00:07:55,522 --> 00:07:59,137
eta Langileen Iraultza
aurreikusi zuen pentsalaria.